Zinemaldia
Jaialdia
Animaziozko zinema, Donostia Zinemaldiaren atzera begirakoan
Irailaren 20tik 28ra izango da Zinemaldia 2013an. 'Animatopia. Animazioazko zinemaren bide berriak' izena hartuko du atzera begirakoak.
-
'Arrugas'. Argazkia: Zinemaldia
Donostia Zinemaldiaren 61. edizioa irailaren 20tik 28ra egingo da eta Animatopia. Animazioazko zinemaren bide berriak atzera-begirakoa aurkeztu du, genero horren barruan eta azken hamarkadan nazioartean ekoitzi diren lanen panoramika eskaintzeko.
Animatopian biltzen dira animaziozko egungo zinemak egindako ekarpenik iradokitzaileenak eta originalenak. Atzera-begirakoak proposatzen dizkigun filmak generoari oker ezarri zaizkion mugetatik, familiako entretenimendu zintetatik edo fantasiazko abenturetatik harago doaz. Programan bildutako izenburuek argi utziko digute animazioak askatasun eta ahalmen handia erakutsi duela askotariko gaiak hainbat ikuspuntutatik lantzeko. Marrazki bizidunaren arloan tabu diruditen gaiak tratatu ditu (sexua eta indarkeria, esaterako) eta mota guztietako gizarte-kezkak, trauma historikoak eta gori dauden azaroak azaldu ditu; ez dira falta errealitatearen ikuspegi subjektiboak, hausnarketa filosofikoak, zinema dokumentalarekiko hibridazioa, oroitzapen pertsonalak, artista plastikoen parte-hartzeak edo giza esperientziaren egiak argazki-zinemarenak soilik ez direla eta marrazkiaren bidez ere adieraz daitezkeela zinez uste duten zinemagileen konfesio-adierazpenak. Animaziozko film tradizionalez edo 3D-ko infografiez harago, zikloak biltzen dituen filmek mota guztietako teknikak eta prozedurak probatzen eta uztartzen dituzte: stop motion, errotoskopiaketa, ebakinen animazioa, animazio digitalaren forma alternatiboak, eta abar.