Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Zuzenean

Jarraitu Azoka streaming bidez

eitb.com-ek Durangoko Azokan gertatzen den oro zuzenean jarraitzeko aukera emango dizu.

  • Durangoko Azoka. Argazkia: EITB

    Durangoko Azoka. Argazkia: EITB

eitb.com-ek jarraipen berezia egingo du egunotan Durangoko Azokaren 47. edizioa dela eta. Alde batetik, Landakoko kaleetan gertatzen dena AzokaTBri esker jarraitu ahal izango da, 10:30etik 22:00etara.

Ordutegi hori bera izango du Ahotseneak eta bertan musika talde zein idazleek aurkezpen eta kontzertuak eskainiko dituzte.

Gainera, Gazteak Plateruenako kontzertuak zuzenean eskainiko dute. Ostegunean Vendetta eta Bizardunak izango dira eta ostiralean flamenkoa eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dugu zuzenean.

Ostegunean, Benito Lertxundiri Argizaiola saria emango diote eta zuzenean jarraitu ahal izango da San Agustin kulturgunetik, eitb.com bitartez.

Abenduaren 7an 'Esatea Be' saioaren grabazioa zuzenean eskainiko dugu. San Agustin kulturgunean izango da eta besteak beste, Kike Amonarrizek, Yannick Vergarak eta Urko Aristik parte hartuko dute.