Durangoko Azoka
Aurkezpena
Karmele Jaio, ispilura begira
'Ez naiz ni' lana aurkeztu du Ahotsenea espazioan, Durangoko Azokan. Protagonista guztiak bizitzaren une kritikoan daude, "ispilura begiratu eta 'hau ez naiz ni', esaten dute".
Karmele Jaio idazleak 'Ez naiz ni' lana aurkeztu du Durangoko Azokako Ahotsenea espazioan. Edorta Jimenezen galderei erantzunez, Karmele Jaiok 12 ipuin horien inguruan hausnartu du.
Jaioren ustez, ipuinetako protagonistek "zailtasunak dituzte euren burua errekonozitzen", horregatik lanaren izenburua. Guztiek, "ispilura begiratu eta 'hau ez naiz ni', esaten dute", adierazi du Ahotsenean. Guztiak bizitzaren une kritikoan omen daude, bizitzaren erdian hain zuzen ere. Krisi garaia da Karmele Jaioren ustez, bizitzaren erdia egin dutelako, baina "ez dakite dauden tokian egon nahi duten edo bidearen hasieran leku horretara heldu nahi ote zuten".
Atzera begiratzeko eta aurre begiratzeko aukera ematen dute 'Ez naiz ni' liburuko 12 ipuinek. Jakinarazi duenez, denboraren abiaduraz aritzen dira narrazio asko.