Itxi

Oscarrak 2024

Golardoak

Galaien borroka, Aktore Onenaren hautagaien artean

Erredakzioa

Bradley Cooper, Hugh Jackman, Daniel Day-Lewis, Denzel Washington eta Joaquin Phoenix dira 2013ko Oscarretako Gizonezko Aktore Onenaren saria jasotzeko hautagaiak.

  • 2013ko Gizonezko Aktore Onenaren Oscarrera hautagaiak.

    2013ko Gizonezko Aktore Onenaren Oscarrera hautagaiak.

2013ko Oscar sarietako Gizonezko Aktore Onenaren sarira izendatu dituzten aktoreen arteko liskarra galaien arteko borroka bat izango da. Bradley Cooperrentzat eta Hugh Jackmanentzat lehen aldia da, baina Daniel Day-Lewisek eta Denzel Washingtonek dagoeneko estatuatxoak jaso dituzte, eta Joaquin Phoenix hautagaia izan da.

Lincoln de Steven Spielberg. Foto: EITBDaniel Day-Lewis, Lincoln

Daniel Day-Lewis faboritoetako bat da Steven Spielbergen Lincoln filmean egin duen lanarengatik. Pelikula ere faboritoetakoa da, 12 hautagaitzarekin (Gizonezko Aktore Onenarena barne).

Day-Lewis 1957ko apirilaren 29an jaio zen, Londresen. Ibilbide profesionalean, 20 pelikuletan baino gehiagotan parte hartu du eta bere lehen lan garrantzitsua The Bounty (1984) filmean izan zen Anthony Hopkins eta Laurence Olivier aktoreekin. Hala ere, Hollywoodeko gailurrera My Left Foot: The Story of Christy Brown (1989) eta The Last of the Mohicans (1992) lanengatik iritsi zen.

Dagoeneko bi Oscar irabazi ditu Day-Lewisek There Will Be Blood (2007) eta My Left Foot: The Story of Christy Brown (1989) filmekin. Gainera, Akademiak beste bitan izendatu du Gangs of New York (2002) eta In the Name of the Father (1993) pelikulengatik.

Joaquin Phoenix, Maisua

Oscarretara izendatzen duten hirugarren aldia da Joaquin Phoenixentzat (38 urte). 2001an, Gladiator filmari esker izan zuen hautagaitzagatik faboritoa izan zen. Ondoren, Walk the Line pelikularekin lortu zuen izendapenarekin ere faboritoa izan zen arren, ezin izan zuen Philp Seymour Hoffmanek Truman Capote filmean egin zuen interpretazioa gainditu.Joaquin Phoenix | LND

Hoffmanekin lan egin du, hain zuzen ere, Paul Thomas Andersenen Maisua pelikulan. 50eko hamarkadan kokatua, zientziologiaren lehen urratsak kontatzen ditu filmak Bigarren Gerra Mundialetik itzuli den Freddie soldaduaren (Phoenix) eta honek Maisuarekin (Hoffman) duen harremanaren bitartez.

Denzel Washington El Vuelo. Foto: imageDenzel Washington, Hegaldia

Denzel Washingtonek bi Oscar irabazi ditu orain arte (Training Day eta Glory) eta beste hiru aldiz hautagaia izan da. 58 urterekin, hortaz, bosgarrenez lortu du aktoreak golardoetarako hautagaitza. Robert Zemeckisen Hegaldia filmean, Washingtonek hegaldi bateko bidaiariak salbatuko dituen pilotu batena egiten du. Pelikulak eta Washingtonen interpretazioak oso kritika onak izan dituzte, baina lehia gogorra izango da.

Bradley Cooper, Gauzen alde ona

Bradley Cooperren lehen hautagaitza da aurtengoa, Gauzen alde ona filmari esker. Aktorea pelikularen ekoizlea ere da. Cooperrek desoreka bipolarra duen eta zortzi hilabetez erakunde psikiatriko batean izan ostean bizitzari aurre egin behar dion gazte batena egiten du.

Hangover filmeko protagonista hautagaitzarekin "oso pozik" dagoela esan du eta pelikulan lan egin duten gainontzeko aktoreekin izan duen harreman onari esker lortu duela azaldu du. Batez ere Robert De Nirorekin (Bigarren Gizonezko Aktore Onenaren hautagaia) eta Jennifer Lawrencekin (Emakumezko Aktore Onenera hautagaia) duen harremana nabarmendu ditu.Bradley Cooper

Hugh JAckman SAG EFEHugh Jackman, Miserableak

Hugh Jackmanek (44 urte) X-Men sagan egiten zuen pertsonaiarekin lortu zuen ospea. Interpretatzeko duen gaitasunari esker Hollywooden pertsonaia desberdinak egiteko aukera izan du. Oraingo honetan, Miserableak filmean egin duen paper damatikoak Oscar sarietarako lehen hautagaitza lortzeko balio izan dio australiarrari.

Gainera, Abesti Onenaren sarirako ere izendatu du Akademiak; izan ere, Jackmanek Broadwayn lan egin duen arren, askok ez zuten abesteko duen trebetasuna ezagutzen eta aho zabalik utzi ditu.