Itxi

Oscarrak 2024

Izendatuak

'Joker'ek hamaika izendapen pilatu ditu Oscar sarietarako

eitb.eus

Hollywoodeko Akademiak otsailaren 9an (otsailaren 10eko goizaldea Euskal Herrian) banatuko dituen sarietarako izendatuen zerrenda iragarri du.

  • 'Joker'

    Joaquin Phoenix izendatuta dago, 'Joker'en egindako paperagatik

"Joker" Todd Phillipsen filmak bildu ditu izendapen gehien, 11, gaur, astelehenarekin, Hollywoodeko Akademiak iragarri duen zerrenda. Haren atzetik daude, hamarna izendapenekin, "The Irishman", "1917" eta "Once upon a time... in Hollywood".

Pelikula onenerako izendatuta daude “Ford vs Ferrari”, “The Irishman”, “Jojo Rabbit”, “Joker”, “Little women”, “Marriage story”, “1917”, “Once upon a time… in Hollywood” eta “Parasite”.

Horiez gain, hauek dira kategoria nagusietan izendatutakoak.

Zuzendari onena: Martin Scorsese ("The Irishman"), Quentin Tarantino ("Once upon a time... in Hollywood"), Bong Joon Ho ("Parasite"), Sam Mendes ("1917") eta Todd Phillips ("Joker").

Emakumezko aktore onena: Renee Zellweger ("Judy"), Charlize Theron ("Bombshell"), Scarlett Johansson ("Marriage story"), Saoirse Ronan ("Little women") eta Cynthia Erivo ("Harriet").

Gizonezko aktore onena: Joaquin Phoenix ("Joker"), Adam Driver ("Marriage story"), Leonardo DiCaprio ("Once upon a time... in Hollywood"), Antonio Banderas ("Dolor y gloria") eta Jonathan Pryce ("The two popes").

Bigarren mailako emakumezko aktore onena: Laura Dern ("Marriage story"), Margot Robbie ("Bombshell"), Florence Pugh ("Little women"), Scarlett Johansson ("Jojo Rabbit") eta Kathy Bates ("Richard Jewell").

Bigarren mailako gizonezko aktore onena: Brad Pitt ("Once upon a time... in Hollywood"), Al Pacino ("The Irishman"), Joe Pesci ("The Irishman"), Tom Hanks ("A beautiful day in the neighborhood") eta Anthony Hopkins ("The two popes").

Nazioarteko film onena: "Corpus Christi" (Polonia), "Honeyland" (Ipar Mazedonia), "Les miserables" (Frantzia), "Dolor y gloria" (Espainia) eta "Parasite" (Hego Korea). 

Alberto Iglesias ("Dolor y gloria" filmeko musikagatik) eta Raul de la Fuente ("Another day of life" animaziozko filma zuzentzeagatik) ez dira azkenean hautagaien artean izango, otsailaren 9an (otsailaren 10eko goizaldea Euskal Herrian) Los Angelesen egingo duten banatze galan.