Itxi

Oscarrak 2024

ZINEMA SARIAK

Oscarren gaua, Alberto Iglesias donostiarra hautagai delarik

EITB Media

Igande honetan, martxoak 27, Oscar sariak banatuko dituzte Hollywoodeko Dolby antzokian. Guztira, 120 hautagai lehiatuko dira 23 kategorietako estatuatxoak irabazteko; tartean, Iglesias, laugarren aldiz.

2:12
Alberto Iglesias

Dena prest dute Hollywooden izarrek alfonbra gorria berriro zapaldu dezaten. Oscar sarien 94. edizioa aurreikusi baino hilabete beranduago egingo bada ere, pandemia aurreko glamour guztiarekin itzuli da. Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak beste behin antolatu du zinema munduko zitarik garrantzitsuenetakoa. Edizio guztietan bezala, estatuatxoak prest daude dirdira egiteko.

Hollywoodeko Dolby antzokian elkartuko dira "zelebritiak" igande honetan, martxoak 27 (martxoaren 28ko 01:00ean Euskal Herrian). Regina Hall, Amy Schumer eta Wanda Sykes aktore eta umoristek gidatuko dute gaua. Hainbat abeslarik bikainek girotuko dute izarren gaua; besteak beste, Beyonce, Billie Eilish, Sebastian Yatra eta Reba McEntirek. Kantu original onena kategoriara izendatutako pieza bana abestuko dute.

Alberto iglesias, soinu-banda onenen artean

Guztira, 120 hautagai lehiatuko dira aurtengo 23 kategorietako estatuatxoak irabazteko. Sarietako izendapenak otsailean aurkeztu zituzten. Besteak beste, Alberto Iglesias musikari donostiarra soinu-banda onenaren saria irabazteko hautagaietako bat da, "Madres paralelas" Pedro Almodovarren filmerako egindako lanagatik. Harekin batera lehiatuko dira Hans Zimmer ("Dune"), Nicholas Britell ("Don't look up"), Germaine Franco ("Encanto") eta Jonny Greenwood ("The power of the dog").

Hona hemen Oscarretako kategoria nagusiak eta izendapenak:

Film onena

"Belfast" (Laura Berwick, Kenneth Branagh, Becca Kovacik eta Tamar Thomas ekoizleak)

"Coda" (Philippe Rousselet, Fabrice Gianfermi eta Patrick Wachsberger)

"Don't look up" (Adam McKay and Kevin Messick)

"Drive my car" (Teruhisa Yamamoto)

"Dune" (Mary Parent, Denis Villeneuve and Cale Boyter)

"King Richard" (Tim White, Trevor White and Will Smith)

"Licorice pizza" (Sara Murphy, Adam Somner eta Paul Thomas Anderson)

"Nightmare Valley" (Guillermo del Toro, J. Miles Dale eta Bradley Cooper)

"The power of the dog" (Jane Campion, Tanya Seghatchian, Emile Sherman, Iain Canning eta Roger Frappier)

"West side story" (Steven Spielberg eta Kristie Macosko Krieger)

Atzerriko film onena

"Drive my car" (Japonia)

"Flee" (Danimarka)

"È stata la mano di Dio" (Italia)

"Lunana: A Yak in the Classroom" (Bhutan)

"The Worst Person in the World" (Norvegia)

Zuzendari onena

Jane Campion ("The power of the dog")

Ryûsuke Hamaguchi ("Drive My Car")

Kenneth Branagh ("Belfast")

Paul Thomas Anderson ("Licorice Pizza")

Steven Spielberg ("West Side Story").

Aktore onena (emakumezkoak)

Jessica Chastain ("The Eyes of Tammy Faye")

Olivia Colman ("The Lost Daughter")

Penélope Cruz ("Madres paralelas")

Nicole Kidman ("Being the Ricardos")

Kristen Stewart ("Spencer")

Aktore onena (gizonezkoak)

Javier Bardem ("Being the Ricardos")

Benedict Cumberbatch ("The power of the dog")

Andrew Garfield ("Tick, Tick… Boom!")

Will Smith ("King Richard")

Denzel Washington ("The tragedy of Macbeth").

Bigarren mailako aktoreei dagokienez, Judi Dench ("Belfast"), Jessie Buckley ("The lost daughter"), Ariana DeBose ("West Side Story"), Kristen Dunst ("The power of the dog") eta Aunjunue Ellis ("King Richard") izendatu dituzte emakumezkoen sailean; gizonezkoenean, berriz, Ciarán Hinds ("Belfast"), Troy Kotsur ("Coda"), J. K. Simmons ("Being the Ricardos") eta Jesse Plemons eta Kodi Smit-McPhee ("The power of the dog").