Itxi

Oscarrak 2024

94. edizioa

Will Smith aktoreak zaplada bat eman dio Chris Rock umoristari, Oscarren galan

N. V. | EITB Media

"Rikardo erregea" filmagatik gizonezko aktore onenaren sarirako izendatutako aktoreak umoregilea jo du Los Angeleseko Dolby antzokiko agertoki gainean.

0:48
Will Smithek Chris Rock jo duen unea. Argazkia: EFE.

Will Smith aktoreak zaplada bat eman dio Chris Rock umoregileari, Oscar sariak banatzeko galan, Los Angeleseko Dolby antzokian.

Rockek Smithen emaztearen, Jada Pinketen, orrazkeraren gaineko txiste bat egin duenean, Smith agertokira igo da eta zaplada bat eman dio. Smith bere eserlekura itzuli da orduan, Rocki bere emaztearen izena bere "aho putatik" kentzeko oihuka eskatuz.

0:48

Gertakariak nahas-mahas handia sortu du aretoan.

Minutu batzuk geroago, Smithek gizonezko aktorearen Oscar saria irabazi du "Rikardo erregea" filmean Richard Williams Venus eta Serena Williams tenislarien aitarena egitearren. Eldarniozko hitzaldi desatsegin batean, aktoreak barkamena eskatu dio Akademiari.

Hollywoodeko Akademiak ohar bat kaleratu du gala bukatutakoan, indarkeria ez duela onartzen soilik esateko.