Itxi

Zinema

Estreinaldiak

Tolkienen magia bueltan da 'El Hobbit: un viaje inesperado' lanarekin

Gabonetako estreinaldi garrantzitsuenetarikoa izango da. Beste aldean, 'De óxido y hueso' film independientea dugu, Marion Cotillard protagonista duen lana.

02:16
'The Hobbit: An Unexpected Journey' filmaren trailerra

Gabonetako estreinaldi garrantzitsuenetarikoa zinema-aretoetara heldu da, "El Hobbit". Peter Jacksonek hiru lan egingo ditu Tolkienen pertsonaiak pantaila handira eramanez eta hau lehena da. Beste aldean, 'De óxido y hueso' film independientea estreinatzen dute, Marion Cotillard protagonista duen lana.

Erdiko Lurraldeetako biztanleak pantaila handira bueltatu dira Peter Jacksonen eskutik, "erdikoak" eta ipotxak benetako protagonistak diren arren. "El Hobbit: un viaje inesperado" Tolkien liburuetan oinarritutako hiru pelikulen lehena da.

Eraztuna Frodoren eskuetara heldu baino 60 urte lehenago kokatzen da pelikula eta Bilbo Bolson bere osabaren abentura da. Hainbat ipotxekin batera, bidai bate egiten du, beraien erreinua Smaug dragoiaren eskuetatik kentzeko. Gollumen eskuetan izango da eraztuna eta bidaiak eraztunera eramango die. 

Jacques Audiardek Valladolideko zinemaldiko hainbat sari eskuratu zituen, tartean zuzendari onenari, aktore onenari eta gidoi onenari sariak, "De óxido y hueso" lanarekin. Zinema-aretoetara helduko da drama erromantiko hori: Marion Cotillard eta Mattihias Schoenarerts ditu protagonista: amodioa ezagutzen ez duten bi pertsonaia.

Ez da duela urte batzuk Joaquin Phoenix protagonista izan zuen istorioa, baina Oscar Aibar katalanaren "El bosque" ("Le bosc") lanak izenburu bera du, baita misterio eta fantasia elementu asko ere, herri giroan.

Berpizkundeko Pieter Bruegel margolariaren "El camino al calvario" maisulana da Lech Majewski zuzendari poloniarraren "El molino y la cruz" lanaren benetako protagonista. Zinema esperimentalaren adibide argia: ikusleak margolanaren sorkuntza prozesuan murgiltzeko aukera du eta bere unibertsoak bizitza propioa hartzen du. 

Hugh Lauriek House doktorearekin amaitu du eta beste estilo bateko gizonezko baten paperean sartzen da, buruhausteekin jarraituta. Julian Farinoren "La hija de mi mejor amigo" pelikularen protagonista da. Besteak beste, Leighton Meester, Adam Brody eta Allison Janney ageri dira komedia garratz honetan.

Espainiako konstituzioak erditze zaila izan zuen eta tartean 27 amaren "uzkurdurak" mespretxatu zituzten, "Las constituyentesdokumentalaren arabera. Oliva Acostak Gorteetan zeuden emakume horiei ahotsa ematen die 34 urte geroago.