Zinema
Zinema independientea
Sundance jaialdia bueltan da harribitxiak deskubritzeko
Zinema independienteko jaialdiak 119 film luze eskainiko ditu hilaren 27ra arte, tartean 51 zinemagile gazteren lanak.
-
Sundance 2010. Argazkia: EFE
Sundance Zinema Independienteko jaialdia martxan da Park Cityn (Utah) urtean zehar mintzagai izango diren harribitxiak deskubritzeko eta zinema banaketarako akordioak lortzeko asmoarekin.
Hilaren 27ra arte, 119 film luze eskainiko dituzte -27 lehiaketan-, 32 herrialdetik etorriak eta 51 zinemagile gazteren lanak izango dira ikusgai. 12.146 lan jaso dituzte guztira, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Robert Refordek esan du "pelikula bikain bakoitza ideia batekin hasten" dela eta artistek "etengabe aurkitzen" dituztela azpimarratu du: "istorio berriak, ikuspuntu berriak daude urtez urte eta partekatzeko modu berriak aurkitzen ditugu", esan du Robert Reford Sundance Institutuko sortzaileak eta presidenteak.
Aurtengo edizioan zeresan gehien emango en lanetako bat "jOBS" izango da, itxiera ekitaldirako aukeratutako pelikula. Ashton Kutcher da protagonista eta Steve Jobs Appleko sortzailea du hizpide. Apirilean helduko da Estatu Batuetako zinema-aretoetara Open Road Filmsen eskutik. Jobs ekintzaile moduan hasi zeneko garaia aztertzen du, 1971etik 2000ra. Errodajea Palo Alton (Kalifornian) egin dute: enpresariak bertan sortu zuen Apple I gailua.
Edizio honetako film garrantzitsuenak hauek izango dira: "Antes de medianoche", Richard Linklaterrek zuzendutako pelikularen hirugarren zatia eta Julie Delpy eta Ethan Hawke protagonista dituelarik; "Big Sur", Jack Kerouacen pelikula, alkoholismoari buruz, Kate Bosworthekin eta Josh Lucasekin; "Don Jon's Addiction", Joseph Gordon-Levitten lehen pelikula: "The East" espioien filma, Alexander Skarsgardekin eta Ellen Pagekin; azkenik, "Lovelace" lanak izango du oihartzun gehien, Linda Lovelace porno izar ohiaren bizitzan oinarritutako lana.
Ikuspuntu latinoa Txilek jarriko du, bertako lau film izango baitira Sundancen: Pablo Larrainen "No" (Oscar sarietan atzerriko film onenaren sarirako hautagaia), Sebastian Silvaren "Crystal Fairy", Michael Cera eta Gabby Hoffman protagonista dituelarik, "The Future", Alemania, Italia eta Espainiaren arteko koproduzioa, Alicia Schersonek idatzia eta "Magic Magic", Sebastian Silvarena hau ere, Estatu Batuetako gazte baten oporrei buruz, Txileko leku galdu batean.