Zinema
Zinema estreinaldiak
Denzel Washington eta Bradley Cooper, estreinaldietako protagonistak
Gainera, 'Movie 43' komedia, Dustin Hoffmanen lehen pelikula eta 'Bestias del sur salvaje' helduko dira zinema-aretoetara.
Denzel Washingtonek Bradley Cooperren eta Jennifer Lawrenceren "El lado bueno de las cosas" film erromantiko eroaren gainean hegan egiten du "El vuelo" lanean. Horiek dira asteko estreinaldi batzuk, baina "Movie 43" komedia, Dustin Hoffmanen lehen pelikula eta "Bestias del sur salvaje" ere zinema-aretoetara helduko dira.
Denzel Washington Whip Whitakerren azalean sartzen da "El vuelo" pelikulan. Hegaldian bertan matxuratzen den pilotu ezagun bat da eta hamarka bizitza salbatzen ditu. Robert Zemeckisek zuzentzen du ("Forrest Gump") eta aktore estatubatuarrak Oscar sarietarako hautagai da berriz, "Glory" eta "Training Day"rekin ere hautagai izan ostean. Istripuaren ikerketak aurrera egin ahala, zalantzak agertuko dira.
Bradley Cooper, "Sin Limites" eta "El equipo A" filmetako protagonista "El lado bueno de las cosas" laneko protagonista da. Pat gazteak bere emaztearen maitalea jotzen du eta psikiatrikotik irtetzen da, zuzentzeko esperantzarekin. Orduan Tiffany (Jennifer Lawrence) ezagutzen du, emakume mentalki ezegonkor bat. David O. Russellek ("The Fighter") zuzentzen du eta Oscarretarako zortzi hautagaitza eskuratu ditu, tarteanaktore, pelikula, zuzendari eta gidoi onenaren sariak jasotzeko.
Besteak beste, Emma Stone, Gerard Butler, Hugh Jackman, Chloë Grace Moretz, Naomi Watts, Kate Winslet, Uma Thurman, Halle Berry eta Richard Gere ageri dira "Movie 43" lanean, Peter Farrely ("Amor ciego") eta Charles Wessler ("Algo pasa con Mary") ekoizleen komedian.
Dustin Hoffman kamera atzean jarri da "El cuarteto" lana aurkezteko. Britainia Handiko ekoizpen bat da, eta erretiroa hartu duten musikari eta opera abeslariak ditu protagonista (Maggie Smith, Pauline Collins, Tom Courtenay eta Billy Connolly), eta Zinemaldiko itxiera ekitaldian aurkeztu zuen Hoffmanek.
Beth Zeitlin zuzendari estatubatuarrak Louisianako ibai baten deltan bizi diren aita-seme batzuen istorioa kontatzen du "Bestias del Sur salvaje" lanean. Amaren bila dabiltzala, ekaitz batek horien etxea botako du, eta bizirauteko borrokan jarraitu behar dute.
Fernando Colomok "La banda Picasso" zuzendu du. Besteak beste, Stanley Weber (George Braque), Ignacio Mateos (Pablo Picasso) eta Cristina Toma (Gertrude Stein) aritu dira pelikula honetan, eta "Gioconda" margolana 1911n Louvretik lapurtzeko egin zuten plana kontatu dute bertan.