Itxi

Zinema

Sariak

'Blancanieves' film mutua, katalanezko filmik onena Gaudí sarietan

'Lo imposible' filmak eskuratu ditu sari gehien: sei saritarako zen hautagai seirak eskuratu zituen.

0:45

Pablo Berger bilbotarrak zuzendutako 'Blancanieves' film mutuak katalanezko filmik onenaren saria eskuratu du V. Gaudí sarietan. 12 sari eskuratzeko hautagai zen eta lau jaso ditu azkenean.

Zuzendari artistiko onenaren saria (Alain Bainéerena), jatorrizko musika onenarena (Alfonso de Villalongarena) eta jantzi onenen saria (Paco Delgado da arduraduna) eskuratu ditu. 'Lo imposible' Espainiako familia batek Asiako hego-ekialdean 2004an izandako tsunamiaren ondorioz bizitako istorioa da eta horrek jaso ditu sari gehien, sei, hain zuzen ere.

Europako film onena (Juan Antonio Bayona), muntaia onena (Elena Ruizentzat eta Bernat Vilaplanarentzat), argazkilaritza onena (Oscar Faurarentzat), soinu onena (Oriol Tarragorentzat eta Marc Ortsentzat) eta makillaje eta ile-apainketa onenaren (David Martirentzat eta Montse Riberentzat) sariak jaso dituzte. Cesc Gayren 'Una pistola en cada mano' filmak (Almodovarrek urteko onenen artean sartu zuen 'Blancanieves' pelikularekin batera), sei hautagaitza zituen eta lau eskuratu ditu.