Itxi

Zinema

Sariak

Zer gertatuko ote da Goyen ekitaldian?

"Zer egingo dugu Goyen gauean?", galdetzen diote euren buruari aktoreek. Aldarrikapenak izango dira: krisialdi ekonomikoa eta BEZaren igoera hizpide izango dute igandean.

  • Javier Bardem, 'Gerrarik ez' kartelarekin. Argazkia: EITB

    Javier Bardem, 'Gerrarik ez' kartelarekin. Argazkia: EITB

Elkarrizketa badago, baina dirurik ez. Historiako daturik onenak, baina BEZak itota. Espainiako zinemak Goya sarien banatze ekitaldia egingo dute igandean. Krisialdi ekonomikoa mintzagai izango da, baina inork ez daki nora arte helduko diren aldarrikapenak.

"Zer egingo dugu Goyen gauean?", galdetzen diote euren buruari Madrilgo Erkidegoko Aktoreen elkarteak. Gainera, "hausnarketarako" deialdia egin dute, krisialdia eta "gertatzen dena" guztion ahotan egoteko. Bi orduko zuzeneko emanaldi baten aurrean, sektoreak aldarrikapenak egiteko aprobetxatuko du: murrizketak eta BEZaren 13 puntuko igoera da Enrique Gonzalez Macho Espainiako Zinema Akademiaren presidenteak aurreratu duen aurrerapena. Halere, ez du "gerrarik ez" leloak sekulako protagonismoa hartu zuenekoa errepikatu nahi, "krisiari ez" leloa ekartzeko nahiko arrazoi dagoen arren.

2003an "gerrari ez" leloak sekulako protagonismoa izan zuen eta ekitaldi hura aktoreen sindikatuan zein Gonzalez Macho beraren oroimenean gordeta dago. Espainiako Zinema Akademiako presidenteak ziurtatu du oholtza gainera igotzen direnei "inolaz ere" ez zaiela iradokiko "zer esan behar duten edo zer ez", baina "ez dezatela ahaztu ekitaldi bat izango dela", eta bere ustez, ez da aldarrikapenak egiteko tokia. Baina aktoreen sindikatuak hainbat galdera luzatu ditu: "Zer egingo lukete irakasleek TVE1eko prime-timen zuzeneko bi ordu izango balituzte? Zer egingo lukete Osasun Publikoko langileek? Zer egingo lukete langabezian daudenek?".

"Lo imposible" eta "Las aventuras de Tadeo Jones" pelikulek salbatu zuten iazko urte amaieran salmenten gainbehera, eta jakinarazi dutenez, oraindik ez dituzte BEZaren igoeraren efektuak pairatu. "Astakeria hutsa" dela esan dute eta epe ertainera influentzia nabaria izango omen dute. Zinemaren "eskale" irudia albo batera utzi nahi dute.

Goya 2013 sarietarako finalistak eman dituzte jakitera Elena Anayak eta Antonio de la Torrek. "Blancanieves" pelikulak 18 hautagaitza lortu ditu eta "Grupo 7" lanak, 16, tartean Antonio de la Torre ekitaldiko aurkezlearentzat, Antonio de la Torrerentzat. Juan Antonio Bayonaren "Lo imposible" ekoizpen erraldoiak 14 hautagaitza eskuratu ditu eta Fernando Truebaren "El artista y la modelo"k, 13. Bi pelikula horiek, "Blancanieves"ekin eta "Grupo 7"rekin batera, sari nagusirako (pelikula onenaren sarirako) lau hautagaiak dira eta lau lan horietako egileek zuzendari onenari sarirako hautagai dira.

Euskal animazioak ere poza ekarri digu. Animaziozko filme luzeen artean, lau finalisten artean euskal ekoizpen etxeren bi lan baitaude. "The Wish Fish" eta "El corazón del roble".