Itxi

Zinema

Egokitzapena

Robert Downey Jr. aktoreak 'Black Mirror' telesailaren filma egingo du

Erredakzioa

Lehen denboraldiko "The Entire History of You" hirugarren atalaren pelikula egingo dutela iragarri du Channel 4 kateak.

  • Channel 4 kateko 'Black Mirror' telesailaren irudia.

    Channel 4 kateko 'Black Mirror' telesailaren irudia.

Charlie Brookerren Black Mirror telesail ospetsuaren filma egingo dute. Robert Downey Jr. aktoreak "The Entire History of You" hirugarren atalaren zinemara egokitzapena egiteko eskubideak erosi ditu.

The Hollywood Reporter egunkariak argitaratu duenez, aktorearen Team Downey konpainiak eskuratu ditu eskubideak eta Warnes Bros. Enpresarekin elkarlanean egingo du pelikula. Gainera, Downeyk bera lanaren protagonista izan liteke, baina oraindik ez dute ezer zehaztu. Gidoia atalaren egileak berak, Jesse Armstrongek, idatziko du.

"The Entire History of You" zientzia-fikziozko lana gizakiek begiz ikusten duten oro grabatzeko (edo borratzeko) inplante batzuk erabiltzen duten etorkizun batean girotuta dago.

Telesailaren zinemarako egokitzapenean, alargundu berri den gizonezko baten oroitzapenak biziberritzen dira, emaztearekin bizi izandakoak gogora ekarrita. Hainbat gertakizun bere ikuspuntutik aztertuta, baina, alargunak konspirazio bat azaleratuko du.