Zinema
2013ko palmaresa
'Child's Pose' film errumaniarrak irabazi du Urrezko Hartza Berlinen
Erredakzioa
Wong Kar Wai zuzendari txinarrak zuzendutako epaimahaiak Dieter Kosslick festibaleko zuzendariaren aurreikuspenak bete ditu, emakumezkoak eta emakumezkoekin lotutako filmak sarituta.
-
Cale Peter Natzer zuzendari errumaniarra, 'Child's Pose' filmearekin lortutako sariarekin. Efe.
Berlinalek emakumezkoei bultzada eman nahi izan die 63. edizioan eta Pozitia Copilului (Chid's Pose) filmeari eman dio sari nagusia, Urrezko Hartza. Halaber, aktore onenaren Zilarrezko hartza Paulina Garcia aktore txiletarrak irabazi du, Sebastian Lelio zuzendariaren Gloria filmeari esker.
Filma bien oinarria emakumezkoek egindako lanean dago: Luminitja Gheorghiu errumaniarrak semea nahigabe hiltzen duen ama manipulatzaile baten papera egiten du; Garcia txiletarrak, berriz, konplexurik gabeko emakume baten bizipoza eta jarrera positiboa islatzen du.
"Eskerrak eman nahi dizkiot Sebastiani, paper handi hau emateagatik eta nigan konfiantza izateagatik", esan du Txileko aktoreak saria jasotzera igo denean. Bere filma kritikoen eta ikusleen faboritoen artean zegoen.
Wong Kar Wai zuzendari txinarrak zuzendutako epaimahaiak Dieter Kosslick festibaleko zuzendariaren aurreikuspenak bete ditu, emakumezkoak eta emakumezkoekin lotutako filmak sarituta.
Bi sari Danis Tanovic-entzat
Aurtengo edizioko beste irabaze nagusietako bat Danis Tanovic bosniarra izan da, Epizoda u zivotuberaca zeljeza (An Episode in the Life of an Iron Picker) filmeak Zilarrezko bi Hartz irabazi baititu: Epaimahaiaren Sari Berezia, eta aktore onenarena Nazif Mujic-entzat.
Zuzendari onenaren saria David Gordon Green estatubatuarrari eman diote, Prince Avalanche filmeari esker. Kanadako Vic+Flo ont vu un ours filmeak, aldiz, epaimahaiaren aipamen berezia lortu du.