Itxi

Zinema

Sariak

Errealitate gordinak presentzia izan du Goya sarietan, modu ironikoan

Candela Peñak lana eskatu du, Eva Hachek zorionak eman dizkio modu ironikoan Wert ministroari eta Gonzalez Machok BEZaren igoera "basatia" salatu du.

1:27

Beltza izan zen iaz kolore irabazlea "Pa Negre" pelikularekin eta Goya sarietako 27. edizioa zuribeltzekoa izan da, ez bakarrik "Blancanieves" pelikularen arrakastagatik, errealitatearen gordinkeriak presentzia berezia izan duelako ekitaldian, azidoa eta isekaria, baina baita barregarria ere.

"Blancanieves" laneko zuribeltzeko Espainia erreferentzia etengabea izan da, "Lo imposible" pelikularen tsunamiaren koloreen gainetik. Juan Antonio Bayonaren pelikulak sari tekniko ia guztiak eskuratu ditu, zuzendari onenarena izan ezik. Momentu batez izan zuen Goya saria bakarrik, izan ere, Maria Beloni eman zion, "Lo imposible" pelikulako benetako protagonista.

Eva Hachek Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa agurtu du, "zorionak" emanez. "Ez zenuen espero, ezta? Bere urteak dira, beste guztiagatik, ez", azaldu du, ministroak eta auditorioko publikoak barrez lehertzen ziren bitartean. Aktore hasiberrietako bati /"Lo imposible" pelikulako Tom Holland gazteari) eskerrak eman dizkio, ingelesez, eta "eskola publiko batera" zijoala aitortu du, "orduan klaseak zeuden". Jendeak txalo bero batekin hartu du.

Alfonbra gorrian guztiek esaten zuten ez zutela inolaz ere "nork bere burua kontrolatzeko" deirik jaso, baina Gonzalez Machok, ostera, sektorearen arazo guztiak ekarri zituen, 2012a azken 27 urteotako onena izan den arren. BEZaren igoera "basatia", pirateriak sektoreari egiten dion mina eta RTVEren gainbehera eta horrek zineman duen influentzia gogor salatu ditu Gonzalez Macho Espainiako Zinemako Akademiako presidenteak. "Zinema ez da bekainarenena, ezta bibotearenena, ezta bizarrarenena", esan du.

Ernesto Sevilla, Muchachada Nuiko kideak taula gainetik esan duenez, "ez da aldarrikapenik izan". Bere lankideak, publiko artetik, esmokin merkeagoak eskatu dituzte edo "beharrezkoa ez den biluzia"  edo "hitzegitean, ulertzen zaion aktore gazte onena" saritzeko eskatu dute.

Maribel Verdú oso serio agertu da eta bere bigarren Goya saria hauei eskaini die: "etxea, ilusioak, esperantzak edota bizitzak sistema zaharkitu honi esker galdu dituztenei". Candela Peñak Errepartoko Emakumezko Aktore onenaren saria jaso du "Una pistola en cada mano" pelikulagatik eta azken hiru urteotan bere aita ospitale publiko batean hil dela aitortu du, "mantarik gabe" eta "urik gabe". Gainera, Peñak lana eskatu du, bere semeari jaten eman behar baitio. Penelope Cruz ez da ekitaldian izan ("beste ume bat izateko hautagai"), baina bai Javier Bardem. Aktoreak seigarren Goya saria jaso du, kasu honetan ekoizle moduan "Hijos de las nubes" Saharako egoerari buruzkoa. Bertan ezin da osasunean edota hezkuntzan murrizketarik egin, "ez baitago eskolarik, eta ezin dituzte etxetik bota". Pepe Sacristan aktore beteranoak aktore onenaren saria jaso du eta oso harro dagoela aitortu du, lanbide honetan pelikula "aske zein mehatxatuak" egin daitezkeelako.

Iaz hil ziren 60 profesionalak ere gogora ekarri dituzte, tartean Tony Leblanc, Sancho Gracia, Paco Valladares eta Aurora Bautista.