Itxi

Zinema

Estreinaldiak

Tom Hanks eta Colin Farrell, izarren arteko borroka zinema-aretoetan

Hollywoodeko izar handiak zinema-aretoetan izango dira asteon: Tom Hanksek, Halle Berryk, Colin Farrellek, Susan Sarandonek, Hugh Grantek eta Ryan Goslingek film berriak estreinatuko dituzte.

1:24

Tom Hanks eta Colin Farrell aktoreek "El atlas de las nubes" eta "Siete psicópatas" pelikulak estreinatuko dituzte aste honetan, hurrenez hurren. "Si fuera fácil" komedia eta Ryan Goslingen eta Michelle Williamsen arteko amodio istorioa "Blue Valentine"n, horiek asteko beste estreinaldiak.

David Mitchellen izen bereko eleberrian oinarrituta, "El atlas de las nubes" zinema-aretoetara heltzen da, Wachowsky anai-arrebek ("Matrix") eta Tom Tykwerrek ("El perfume") zuzentzen dute eta Tom Hanks eta Halle Berry dira protagonistak. Gainera, Hugh Grant eta Susan Sarandon aktoreak ere agertzen dira. 500 urtetan gertatzen diren sei istorio dira zientzia-fikziozko pelikula honen oinarria.

Colin Farrell porrot egin duen idazle bat da "Siete psicópatas" peliulan. Martin McDonaghek zuzentzen du eta besteak beste Sam Rockwell, Christopher Walken eta Woody Harrelson aktoreek ere parte hartzen dute.

"Lío Embarazoso" (2007) pelikulako bikoteak errepikatzen du eta Pete eta Debbieren bikotea apurtzen denean hasten da "Si fuera fácil" pelikula. Urteak daramatzate ezkonduta, baina 40 urteko krisialdia hasten da. Judd Apatowek zuzentzen du eta iragan hobe bat barkatzeari buruz ere aritzen da. Paul Ruddek eta Leslie Mannek zuzentzen dute.

Derek Cianfrance estatubatuarrak zuzentzen du "Blue Valentine" eta Dean eta Cindyren arteko amodioa azaltzen da, Ryan Goslingen eta Michelle Williamsen paperean.

Jennifer Garner aktorearen alderdi gozoena "La extraña vida de Timothy Green" pelikulan ageri da. Disneyren ipuin bat da eta Peter Hedgesek zuzentzen du.

Malik Bendjelloul suediarrak "Searching for sugar man" zuzentzen du eta Sixto Rodriguezen istorioa da. Mexikar jatorriko abeslari bat da Rodriguez eta ez du arrakastarik lortu Estatu Batuetan, baina berak jakin gabe, apartheidaren Hegoafrikan oso ezagun egin zen.