Zinema
Jaialdia
Kimuakeko eta Clermont-Ferrand jaialdiko lanak, elkarrekin ikusgai
Euskal Herriko zazpi film labur eta Frantziako Clermont Ferrand jaialdian lehiatutako beste 30 lan proiektatuko dira Donostiako Antzoki zaharrean, bi euroko sarrera ordainduta.
Donostian datorren astelehenetik hasita film laburren astea dute. Jaurlaritzak urteko Kimuak ekimenean hautatzen dituen film laburrak eta Frantziako LABO jaialdian lehiatutakoak proiektatuko dira.
Euskal Herriko marka duten zazpi film labur eta Frantziako Clermont Ferrand jaialdian lehiatutako beste 30 lan proiektatuko dira Donostiako Antzoki zaharrean, bi euroko sarrera ordainduta. Tabakalera eta Donostia kulturaren ekimenez uztartu dituzte biak.
Iaz Euskadin egindakoen artean dago Isabel Hergueraren animaziozko lana dago. Indiako klinika batean dauden hiesdun haurrei buruzko istorioa.
"Etxe hutsa" Jesus Mari Palaciosen dokumentalak, berriz erakusten digu Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artistek Irunen 60ko hamarkadan partekatu zuten etxebizitza.
Sormena bereziki saritzen duen LABO jaialditik, Clermont Ferranden bukatu berri den jaialditik beste 30 film labur iritsi dira Donostiara. Ekoizpen esperimenatalak, ezohikoak eta sailkatzen zailak direnak bertsio orijinalean ikusi ahal izango dira martxoaren 2ra bitartean.