Zinema
Jaialdia
Spielberg epaimahaiko presidente izango da Canneseko zinemaldian
Maiatzaren 15etik 26ra izango da. Spielberg Cannesera itzuliko da, 1974an 'Sugarland Express' pelikularekin gidoi onenaren saria jaso ostean.
-
Steven Spielberg, Oscar sarietan. Argazkia: EFE
Steven Spielberg zinemagile estatubatuarra epaimahaiko presidente izango da Canneseko zinemaldiko hurrengo edizioan, maiatzaren 15etik 26ra. 66 urteko zuzendaria Cannesera itzuliko da, 1974an 'Sugarland Express' pelikularekin gidoi onenaren saria jaso ostean.
"Munduko jaialdi garrantzitsuena da Cannes. Horrrela, zinema kulturen eta belaunaldien gainetik dagoela esaten jarraitu dezakegu", adierazi du Spielbergek, antolatzaileek bidalitako oharrean. "Lincoln" filmeko zuzendariak Nani Moretti italiarraren lekua hartuko du. Canneseko zinemaldiak "nazioarteko zinema defendatu" duela esan du Spielbergek.
Epaimahaiko presidente izatea "ohore handia" da, Spielbergen hitzetan: "zinema munduaren lengoaia da eta hori etengabe frogatu du jaialdiak". Gilles Jacob zinemaldiko zuzendariak esan duenez, aurten 66. edizioa beteko du Canneseko jaialdiak eta, esan duenez, "la croisette"ko "ohiko figura" da Spielberg. "ET" filma mundu mailan estreinatu zuten 1982an eta horrek "lotura handiak" lortzen ditu, jaialdiko zuzendariak esan duenez.
Jacobek aitortu du hainbatetan bidali diola proposamena Spielbergi, baina beti errodaje prozesuan harrapatzen zuela. Duela bi urte, "akordioaren hasiera" heldu zen Spielbergekin eta azkenean akordioa heldu da, Thierry Fremaux jaialdiko ordezkariak esan duenez.