Itxi

Zinema

Zikloa

AlhondigaBilbaok Japoniako zinemari buruzko hilabeteko zikloa ireki du

Bilboko alondegi ohiko Zinematekak hilabeteko zikloa ireki du, Nikkatsu ekoiztetxe japoniarraren ingurukoa, sortu zela 100 urte bete direla ospatzeko.

  • 'Pigs and battleships'. Argazkia: Alhóndiga

    'Pigs and battleships'. Argazkia: Alhóndiga

AlhóndigaBilbaoko Zinematekak Nikktasu ekoiztetxe japoniarraren inguruko zikloa egingo du martxoaren 6tik apirilaren 11ra. Duela 100 urte sortu zuten eta Japoniako ekoiztetxerik zaharrena da. Ziklo hori Japan Foundationekin eta Espainiako hainbat filmategirekin elkarlanean egin dute.

Isaac Monclus eta Amaya Torrecilla dira komisarioak. 1912an sortu zuten Nikkatsu konpainia eta oraindik lanean jarraitzen dute. Japoniako ekoiztetxe garrantzitsuena da eta ziklo honetan ibilbide heterogeneoa agerian gelditzen da, gizartearen aldaketei eta publikoaren gustuen eboluzioari moldatuz.

Ikutu artistiko eta tematikoak ikutu ditu ekoiztetxe honek: gaztaroko zinematik, drama sozialera, samuraien zinematik, yakuzen zinema beltzera, new wavetik, roman pornora.