Itxi

Zinema

Heriotza

Jesús Franco zinemagilea hil da, 82 urte zituela

Ia 200 lan egin ditu: beldurrezkoak, erotikoak, pornografikoak, zientzia-fikziozkoak eta abenturazkoak dira gehienak.

  • Jesus Franco. Argazkia: EFE

    Jesus Franco. Argazkia: EFE

Jesus Franco zinema-zuzendari madrildarra Malagan hil da, 82 urte zituela. Iragan asteazkenean, ospitalera eraman zuten, iktus baten ondorioz. 2008an, Ohorezko Goya saria jaso zuen.

Malagako hiriburuko Pascual klinikan ospitaleratu zuten zinemagilea, eta, Kike Mesa zuzendariak jakinarazi duenez, hil egin da. 2007an, "Jesús Franco. Manera de vivir" dokumentala zuzendu zuen Mesak. Mundu mailako zinemagile emankorrena zela esaten zuen, ia 200 film egin baitzituen, beldurrezkoak, erotikoak, pornografikoak, zientzia-fikziozkoak eta abenturazkoak gehienak. Espainiako zinema fantastikoaren bultzatzaile nagusia izan zen, askoren ustez.