Zinema
Dolua zinema munduan
Bigas Luna zinemagilea hil da
Erredakzioa
67 urte zituela zendu da larunbat goizaldean Tarragonan, minbiziak jota.
Jose Juan Bigas Luna zinemagile katalana hil da larunbat goizaldean La Riera de Gaia udalerrian (Tarragona), 67 urte zituela, gaixotasun luze batek jota, hainbat senitartekok jakitera eman dutenez.
Bigas Lunasek hainbat film ezagun zuzendu zituen, tartean, 'La teta y la luna', 'Jamón, jamón', 'Bilbao', 'Caniche', 'Lola', 'Huevos de oro' eta 'Las edades de Lulú'. Halaber, Ariadna Gil, Javier Bardem, Penelope Cruz, Veronica Echegui eta Jordi Molla bezalako aktore, besteak beste, egin zituen ospetsu.
Ibilbide luzea
1979. urtean Caneseko Zinemaldian parte hartzeko Bigas Lunaren 'Bilbao' filmea hautatu zuten. Hainbat urte zinematik aldenduta eman ostean, 1990ean Almudena Grandesen 'Las edades de Lulú' eleberria pelikula bihurtu zuen.
Javier Bardem eta Penelope Cruz protagonista izan zituen 'Jamon, jamón' filmeak Zilarrezko Lehoia irabazi zuen Venezian, eta Epaimahaiaren saria Donostiako Zinemaldian ere. Veneziako Zinema Jaialdiak Bigas Luna saritu zuen berriro 1994an 'La teta y la luna' filmearen gidoiagatik.
'Yo soy la Juani' (2006) eta 'Di Di Hollywood' (2010) izan dira zinemagile katalanaren azken bi filmeak. Egun Manuel de Pedrolo idazlearen 'Mecanuscrit del segon origen' eleberriaren moldaketan lan egiten zebilen Bigas Luna.
1998an Kataluniako Generalitateak Zinema Sari Nazionala eman zion.