Itxi

Zinema

Zinemaldia

Krisialdi ekonomikoa eta giza arazoak, Giza Eskubideen zinemaldian

Goran Paskaljevicen "When Day Breaks" filmak inauruguratuko du 16 luzemetrai eskainiko dituen sail ofiziala. Horietatik hiru Euskal Herrikoak dira.

1:26

Goran Paskaljevic zinemagilearen azken filmak zabalduko du Giza Eskubideen zinemaldia Donostian, apirilaren 19an.

XI. Edizioa prestatzerakoan zinemaldiko arduradunek arreta berezia jarri dute aurten krisialdi ekonomikoa eta giza arazoen inguruko edukia zuten filmeetan.

Goran Paskaljevicen "When Day Breaks" filmak inauruguratuko du 16 luzemetrai eskainiko dituen sail ofiziala. Horietatik hiru Euskal Herrikoak dira.

Filme laburren sailean 800 aurkeztu ziren eta horietatik 15 izango dira Gazteen Saria eskuratzeko lehian parte hartuko dutenak.

Zinemaldiak urtero ematen duen sari berezia aurten txiletar batek jasoko du.

Filmeez gain mintegiak, solasaldiak, erakusketak etabar eskainiko dira. "Violeta se fue a los cielos" film txiletarrak emango dio amaiera Apirilaren 19an hasiko den jaialdiari.