Itxi

Zinema

Estreinaldia

Alardearen sentimenduak eta eztabaidak aztergai

"Alardearen seme-alabak" dokumentala aurkeztu dute Donostian Zinema eta Giza Eskubideak jaialdian. Eneko Olasagastik eta Jone Karresek zuzendu dute.

1:21
Alardearen seme-alabak

"Alardearen seme-alabak" dokumentala aurkeztu dute Donostian Zinema eta Giza Eskubideak Jaialdiaren barruan. Eneko Olasagasti eta Jone Karresen zuzendaritzapean, Irun eta Hondarribiako alardeetan parte hartzeak eragiten dituzten sentimenduak eta eztabaidak aztertzen ditu bukatu berri den lan berriak.

"Alardearen seme-alabak", emakumeek Hondarribiko eta Irungo alardeetan duten partehartzearen inguruko dokumentala da.

Jone Karres Alemanian bizitu da, duela sei urte bere euskal sustraien bila Euskal Herrira etorri zen arte. Soziologoa izanik, Irun eta Hondarribiko alardeen inguruko eztabaida aproposa iruditu zitzaion dokumental bat egiteko.

Alardea egun bateko festa da eta egun horren ibilbidea kontatzen dufilmak

Alardearen inguruko sentimenduak eta ideiak pantailaratzen saiatu dira egileak. Ikusle bakoitzak bere ondorioak aterako ditu. Zuzendariek ere atera dituzte eurenak.

ETBren partehartzearekin egin den "Alardearen seme-alabak" Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko dute, baina ostegunean bigarren emanaldi bat izango da, sortu duen ikusminari erantzuteko.