Itxi

Zinema

Estreinaldia

Natura eta pertsonen arteko harremana, Giza Eskubideen zinemaldian

Nekazaritza ekologikoa eta jasangarritasuna ditu hizpide 'Agronautas' dokumentalak. Egileek esan dutenez, gizakiaren eta naturaren artean gauzak hasi dira pixkanaka aldatzen.

1:31

Nekazaritza ekologikoa, jasangarritasuna eta natura eta pertsonen arteko harremanei buruzko hausnarketa egin du Donostiako Giza Eskubideen zinemaldiak. Irtenbideen berri ematen du "Agronautas" dokumentalak. Egileek esan dutenez, gizakiaren eta naturaren artean gauzak hasi dira pixkanaka aldatzen.

Atzeraldi ekonomikoak, politikoak, sozialak eta ingurugirokoak bultzatatuta jendea eredu berrien bila hasia zen, 2011ean Juan Dopico eta Inigo Calvo proiektuarekin hasi zirenerako. Eredu horien berri izateko 56 pertsona elkarrizketatu dituzte, Euskadi, Asturias, Madrilgo Erkidego, Gaztela eta Leon eta Kataluniako 40 ekimenetako ordezkariak guztiak.

"Eredu hau bukatuta dago, berriak bilatu beharko dira", esan dutenez.