Zinema
Jaialdia
Giza Eskubideen zinemaldiko publikoak 'El método Arrieta' saritu du
Epaimahai gazteak "Rae" saritu du eta Amnesty Internationalek gauza bera egin du "Forbidden voices" lanarekin ("Libre te quiero" lanari aipamen berezia egin dio).
Donostiako Giza Eskubideen zinemaldiko publikoak "El método Arrieta" lana saritu du. Bestalde, epaimahai gazteak "Rae" pelikula saritu du eta Amnesty Internationalek "Forbidden voices" saritu du ("Libre te quiero" pelikulari aipamen berezia eginez).
8,13 punturekin "El Método Arrieta" filmak irabazi du XI. jaialdiko publikoaren saria. Jorge Gil Munarrizen filmak Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpek begiekin elkar ulertzeko moduaren berri ematen du.
Gazteen Saria film labur onenari Emmanuel Nicoten "Rae" filmarentzat da.
Amnesty Internationalaren saria Barbara Miller zinemagilearen "Forbidden Voices" filma suitzarrarentzat da. Txina, Iran eta Kubako Hiru emakume blogari dira protagonistak.
Jaialdiak izan duen duen jendearen partehartzea eta eskaini diren filmeen kalitatea begiratuta, balantze baikorra egin du Josemi Beltranek. Aurtengo edizioan publiko gehiago izan dela goraipatu du.
Maiatzaren 1ean zinema-areto komertzialetara helduko da "El método Arrieta".