Itxi

Zinema

FANT

'Otro verano', Jorge Arenillasen ekarpena FANT jaialdiari

Hainbat proiektu aurrera atera ezinik zegoela, aurrekontu gutxirekin berak ekoiztu eta zuzentzeko erabakia hartu izanaz harro dago.

  • 'Otro verano'. Argazkia: EITB

    'Otro verano'. Argazkia: EITB

FANT, Bilboko zinemaldi Fantastikoaren 19. edizioaren baitan, sail ofizialean lehiatuko diren hiru film ikusteko aukera dago, "After", "Otro verano" eta "Maniac" filmak, hain zuzen ere. "Otro verano" pelikularen zuzendaria, Jorge Arenillas kazetariekin bildu da, bere proiektuaren inguruan hitz egiteko.

"Otro verano" misteriozko dramako protagonistak Sara eta Cano dira, abuztuan astebete igarotzeko txalet ederra alokatzen duen bikotea. Goiz batean, Sara arrastorik utzi gabe desagertuko da eta ondoren, Canok, gertatutakoa burutik kendu ezinik, etxe horretara itzuli eta elkarrekin igarotako denbora zehatz mehatz errepikatzea erabakiko du. Beste emakume bat Lucía da mutila zulotik ateratzen saiatuko dena.

Hainbat telesailetako zuzendari laguntzailea eta zenbait film luzetako bideo laguntzailea izan ostean, Jorge Arenillasek zuzendari gisa egindako lehen film luzea da "Otro verano". Pozik azaldu da Arenillas lanarekin. Hainbat proiektu aurre atera ezinik zegoela, aurrekontu gutxirekin berak ekoiztu eta zuzentzeko erabakia hartu izanaz harro.

FANT bezalako jaialdien garrantzia ere azpimarratu nahi izan du zuzendari madrildarrak. Are gehiago, estatuan zinea krisiak jota dagoen honetan. "Otro verano" Jorge Arenillasek zuzendutako lehen film luzea, AlhóndigaBilbaoko Golem zinemetan estreinatu dute.