Itxi

Zinema

Zikloa

Euskadiko Filmategiak 35 urte, Victor Ericeren testigantzarekin

Filmategiak zikloa eskainiko dio zinemagileari. Gipuzkoako hiriburuarekin lotura berezia du, izan ere bertan bizi zen gaztetan eta Zinemaldiko sari nagusia eskuratu zuen 1973an.

Euskadiko Filmategia orain 35 urte sortu zen Donostian. Urteurrena ospatzeko Victor Erice zuzendaria gonbidatu dute: bere filmak proiektatuko dituzte eta hitzaldia ere eskainiko du zinema zuzendari donostiarrak.

Ospakizun xume eta koherentea izango da Filmategiaren 35. urteurrenarena: Joxean Fernandez zuzendariaren esanetan, hiru helburu ditu, sortzaileen ekimena aitortzea, erakundearen sortze garaiko helburuek etorkizunean duten garrantzia nabarmentzea eta zinemaz pantaila handian gozatzea zinemagile handiaz lagunduta. Victor Ericek aurkeztuko dituen pelikula biak ezin aproposagoak dira ospakizun honetarako.

Victor Erice pozik agertu da Euskadiko Filmategiaren urteurren honetan parte hartzeagatik, baina gutxi zaindutako kultur erakundea iruditzen zaio, izan ere, ondo dago filmategiak egiten duen kontserbazio eta bestelako lanaz arduratzea baina hori ez da nahikoa, filmategiak proiekzioak egin behar ditu, hezitzaile izan behar du, hezkuntzan integraturik behar luke.

Victor Ericek, "Un arte de sombras" izeneko hitzaldia emango du Koldo Mitxelena Kulturgunean.