Itxi

Zinema

Estreinaldia

Superman, berriro hegan

Erredakzioa

'Man of steel' 2013ko estreinaldirik garrantzitsuenetako bat da. Filma ekainaren 21ean iritsiko da, eta Zack Snyderrek zuzendu du. Henry Cavill izango da superheroia oraingoan.

Man of Steel Supermanen pelikula berria estreinatu dute astelehen honetan, New Yorken. Ekainaren 21ean iritsiko da Zack Snyderrek zuzendu duen lana Estatuko zinema aretoetara, eta superheroiaren etorkizuna erabakita dute dagoeneko proiektuaren arduradunek. Gidoia egiteko ardura David S. Goyerrek eta Christopher Nolanek izan dute oraingo honetan.

Warner Bros konpainiaren ekoizpenak 170 milioi euroko kostua izan du, eta ostiral honetan estreinatuko dute AEBetan. Filmak hainbat "aita" dituela esan daiteke, eta, horian artean, noski, Zack Snyder da nagusia, zuzendaria sormen artistikoaren arduraduna izan baita. Fikzioan, Russel Crowe izango da supermanen aita biologikoa.

Saga berri hau grabatzeko ideia David  S. Goyer gidoilariari bururatu zitzaion, Batmanen azken pelikula idazten ari zenean. Ideia hori Christopher Nolan zuzendariari kontatu zion eta Nolanek gidoia idazten lagundu zion.

Orduan sortu zuten Warner Bros pantailako superheroirik ospetsuena berreskuratzera bultzatu duen filmaren gidoia. Oraingo honetan, Henry Cavill izango da kapa gorria jantziko duen aktorea.

Kevin Costener Jonathan Kent izango da; hau da, Supermanek Lurrean izango duen aitarena egingo du.

Amy Adams aktorea izango da Lois Lane berria.

Horrekin guztiarekin, dirudienez Christopher Nolanek kapa gorriko heroiari ere duintasuna berreskuratzen lagunduko dio, Batmanekin lortu zuen bezala.