Itxi

Zinema

Jaialdia

Zinema ikusezineko jaialdiak 66 lan eskainiko ditu Bilbon

Bide komertzialetara heltzeko zailtasunak dituzten herrialde eta zuzendarien lana babesten du. Irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean ospatuko dute.

Ikusezin zinema jaialdiaren 5. edizioak bide komertzialetara heltzeko zailtasunak dituzten herrialde eta zuzendarien lana babesten du. 34 herrialdeko 66 lan izango dira ikusgai Bilbon. Irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean izango da programazio nagusia, baina proiekzioak irailaren 10ean hasiko dira.

14 egoitza izango ditu jaialdiak. 15.000 euro emango ditu diru-sarietan, hainbat sailetan: Giza Eskubideak, Emakume batek egindako lan onena, Garapen Jasangarria, genero berdintasuna, kultura aniztasuna, euskaraz egindako lan onena, Ikasleen saria eta Publikoaren saria.

"Invisible Express" lehiaketaren lehen edizioa egingo dute aurten, EHUko ikasleei zuzenduta. 1.000 euroko diru-saria jasoko du irabazleak eta Publikoaren saria 500 eurokoa izango da. Emakumezko- eta gizonezko zinemagileen arteko parekidetasuna lortzea lortu dute ia (%40 dira emakumeak eta %56 gizonezkoak: %4 kolektiboen lana da). Gainera, lanen %33k azpitituluak izango dituzte.