Itxi

Zinema

Zurrumurrua

Jack Nicholsonek interpretazioa utz lezake

Hollywoodeko industria gertutik ezagutzen duen agente batek esan duenez, aktoreak memoria arazo larriak ditu eta horregatik interpretazioa utz lezake.

  • Jack Nicholson. Argazkia: La Noche de

    Jack Nicholson. Argazkia: La Noche de

Jack Nicholson aktoreak interpretazioa utz lezake, memoria arazoak direla eta. Hollywoodeko industria barrutik ezagutzen duen agente batek ('insider' izenarekin ezagutzen dena) Radaronline.com webgunean azaldu du 76 urte dituen aktorea ez dela gai gidoia gogoratzeko. "Bere memoria ez dago onenean", adierazi du.

Azken bost urteotan, komedia bakarrean parte hartu du Jack Nicholsonek: "How Do You Know". Reese Witherspoon, Paul Rudd eta Owen Wilson aktoreak izan zituen taldekide.

Aktorea oso perfekzionista da, eta, besteak beste, "Easy Rider", "One Flew Over the Cuckoo's Nest", "The Shining, "As Good as It Gets" eta "Batman" filmetan egindako lanari esker egin zen ospetsu. Guztira, 50 pelikula baino gehiago egin ditu.