Itxi

Zinema

Enkantea, Londresen

James Bonden urpeko auto bat saldu dute, 600.000 euroren truke

Erredakzioa

Autoa 'The Spy Who Loved Me' pelikularako diseinatu zuten eta 007 agentea (Roger Moore) eta Ana Amasova espioia (Barbara Bach) ihes egiten ari ziren eszena batean agertu zen.

  • James Bonden urpeko autoa. Argazkia: Embelezzia/RM Auctions

    James Bonden urpeko autoa. Argazkia: Embelezzia/RM Auctions

The Spy Who Loved Me pelikulan James Bond agenteak ihes egiteko erabili zuen urpeko autoa 550.000 libraren truke (643.500 euro) saldu dute Londreseko enkante batean, RM Auctions etxeak iragarri duenaren arabera.

Lotus Esprit autoa eskuratzeko lehian aritu dira enkantea egin den aretoan zegoen emakume bat eta telefonoz aritu den erosle ezezagun bat. Azken horrek eskuratu du, hain zuzen ere, James Bonden urpeko autoa.

Coche James Bond subasta Foto: Embelezzia/ RM Auctions

Autoa "Wet Nellie" izenarekin ere ezaguna da eta The Spy Who Loved Me pelikularako diseinatu zuten. 007 agentea (Roger Moore) eta Ana Amasova espioia (Barbara Bach) ihes egiten ari ziren eszena batean agertu zen.