Zinema
Estreinaldiak
Sanchez-Arevaloren eta Ken Loachen lan berriak, zinema aretoetan
Erredakzioa
Gainera, Hollywoodeko bi ekoizpen (Percy Jackson y el mar de los monstruos eta Asalto al poder) eta Espainiako hiru lan (Afterparty, Bajari: Gypsy Barcelona eta Arraianos) iritsi dira aretoetara.
Daniel Sanchez-Arevalo eta Ken Loach zuzendariek lan berriak estreinatu dituzte aste honetan. Horrez gain, Hollywoodeko bi ekoizpen (Percy Jackson y el mar de los monstruos eta Asalto al poder) eta Espainiako beste hiru lan (Afterparty, Bajari: Gypsy Barcelona eta Arraianos) iritsi dira aretoetara.
La Gran Familia Española
Azul Oscuro Casi Negro eta Primos filmen ostean, La gran familia española pelikularekin itzuli da Daniel Sanchez-Arevalo zuzendaria. Lanak Espainiako selekzioak Hegoafrikako Munduko Txapelketako Finalaren egunean ezkondu behar den gizon baten familiaren istorioa kontatzen du.
Quim Gutierrez, Antonio de la Torre, Veronica Echegui, Roberto Alamo eta Hector Colome aktoreek parte hartu dute bertan.
El espíritu del 45
Ken Loach konpromiso handiko zinemagilea El espiritu del 45 filmarekin itzuli da zinema aretoetara. Lan berrian II. Mundu Gerrak Erresuma Batuan utzitako ondorioak aztertzen ditu.
Dokumental honetarako musika sortzeko, George Fenton ohiko konposatzailea erabili du Loachek.
Asalto al poder
Roland Emmerich zuzendariak Asalto al poder akziozko filma egin du, 2012, El día de mañana eta Indepence Day pelikula arrakastatsuen ostean. Bertan, Channing Tatum, Jamie Foxx eta James Woods aktoreekin egin du lan.
Talde armatu batek Etxe Zurira egingo duen erasoa kontatzen du.
Percy Jackson y el mar de monstruos
Tras Percy Jackson y el ladrón del trueno filmaren ostean, Chris Columbusek Bermudako Hirukian kokatutako sagaren bigarren zatia estreinatu du: Percy Jackson y el mar de monstruos.
Thor Freudenthalek (Hotel para perros eta El diario de Greg) zuzendutako lan honetan, lehen zatian ere izan ziren aktore batzuk (Logan Lerman, Brandon T. Jackson, Nathan Fillion eta Sean Bean) eta Stanley Tucci eta Anthony Head aritu dira.
Afterparty
Campamento sangriento telesailari esker ospetsu bihurtu zen Capi pertsonaia animatzaileez betetako etxe batean esnatuko da, eta hiltzaile psikopata batek jazarriko du. Hori da Afterparty filmaren hasiera.
Estocolmo eta Para no dormir film laburren ostean, Miguel Larrayaren lehen lan luzea da, eta Luis Fernandez, Rocio Leon, Alicia Sanz eta Juan Blanco aktoreak agertzen dira.
Arraianos
Locarnoko Zinemaldian parte hartu ostean, zinema aretoetara iritsi da Arraianos. Eloy Encisoren lan berria duela bort urte Pic-Nic estreinatu ostean iritsi da.
Profeta batek Galizia eta Portugal artean dagoen herri bateko bizimodu lasaia aztoratuko du.
Bajary: Gipsy Barcelona
B-side: La cara B de la música en Barcelona lanaren ostean, Eva Vila zuzendariak Kataluniako hiriburuko musikaren ezaugarriak azaldu ditu Bajari: Gypsy Barcelona dokumentalean.
Carmen Amayaren parte-hartzearekin, 90 minutuko lanak musika flamenkoaren nondik norakoak aztertzen ditu.