Publizitatea
Itxi

2013/10/21

12:10

Zinema

Laugarren edizioa

Martxan da Zinexit, Elkarbizitzarako Zinema Erakusketa

Erredakzioa

Antolatzaileek azaldu dutenez, "zinea tresnatzat erabili nahi dugu aniztasuna, tolerantzia eta giza eskubideak errespetatzean oinarritutako kultura sustatzeko".

  • 'Umezurtzak' lanaren irudia.

    'Umezurtzak' lanaren irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko terrorismoa izango du hizpide Zinexit Elkarbizitzarako Zinema Erakusketaren laugarren edizioak. Ekimena astelehen honetatik ostegunera arte izango da, Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan.

Zinexit Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatu du eta pelikulez gain, solasaldiak ere prestatu dituzte.

Pelikula zikloaren helburua "ikus-entzuleei giza eskubideekin eta elkarbizitza demokratikoarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz galdetzea, eta eztabaidagune bat sortzea da".

Zinexitek Euskal Herriko terrorismoari buruzko bi pelikula eskainiko ditu. Alde batetik, Eterio Ortegak 2011n zuzendutako Al final del Tunel. Lan horretan, gainera, Ortegak Elias Querejetarekin lan egin zuen.

Eta bestetik, bigarren pelikula Umezurtzak izenekoa izango da. Ernesto del Rioren lana asteazkenean eskainiko dute.

Horrez gain, Le repenti Argeliako 90eko hamarkadako gerra zibilari buruzko zinta  eta The act of killing dokumentala ere ikusteko aukera izango da.

Ekitaldi guztiak doakoak izango dira.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;