Itxi

Zinema

Estreinaldia, Hegoafrikan

Mandelaren bizitza, film batean

Erredakzioa

Mandela: Long Walk To Freedom pelikulak agintari hegoafrikarraren bizitza errepasatzen du, eta azaroaren 28an iritsiko da Hegoafrikako zinema-aretoetara.

  • Nelson Mandela.

    Nelson Mandela.

1994an argitaratutako liburu batean oinarrituta, eta bilaketa eta dokumentazio lan handia egin ostean, pelikulak agintari hegoafrikarraren bizitza errepasatzen du. Horrela, filmak Madibaren bizitza politikoa eta pertsonala kontatzen ditu, haurtzarotik 1994an herrialdeko lehen agintari beltza bilakatu zen arte.

Idris Elba aktore britainiarra da filmeko protagonista.

Winnie Madikizela-Mandelak, agintariaren emazte ohiak, pelikulako irudiak ikustean "hitzik gabe" gelditu dela eta pairatu zuten sufrimendua primeran islatzen duela esan du. "Nondik gatozen gogoratu behar dugu, eta oso gogorra izan zen gaur egun disfrutatzen dugun askatasuna lortzea. Oso kostu handia izan zuen", esan du Winniek. Pelikulan Naomie Harris aktore britainiarrak egin du Mandelaren emazte ohiarena.

Mandela película estreno EFE

Idris Elba aktore britainiarra eta Graca Machel, agintariaren hirugarren emaztea, filmaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Winnie Madikizela-Mandela 1958an ezkondu zen Madibarekin. Erregimen zuriaren aurkako erresistentzia armatuaren alde egin zuen, eta langile beltzen hainbat greba eta ekitalditan parte hartu zuen. Senarra espetxean izan zen urteetan, erresistentzia bizirik mantentzea lortu zuen, eta kartzelan sartu zuten bi aldiz.

Mandela: Long Walk To Freedom Torontoko zinemaldian ere aurkeztu zuten, baina Hegoafrikako zinema-aretoetara ez da azaroaren 28a arte iritsiko.