Zinema
Heriotza
Amparo Rivelles aktorea hil da, 88 urte zituela
Erredakzioa
Antzerkiaren sari nazionala eta emakumezko aktore onenaren Goya saria irabazi zituen. Carlos Larrañagaren arreba eta Amparo Larrañaga eta Luis Merlo aktoreen izeba zen.
Amparo Rivelles aktorea hil da ostegun honetan, 88 urte zituela, familiak jakitera eman duenez.
Haren lanik ezagunenak Eloisa esta debajo del almendro, Anillos para una dama (Antonio Gala) eta El caso de la mujer asesinadita (Miguel Mihura) izan ziren, eta azken horrekin Mihura saria irabazi zuen. Antzerkiaren sari nazionala eta emakumezko aktore onenaren Goya sariak ere irabazi zituen.
Orson Wellesekin ere egin zuen lan, eta 1957 eta 1979 bitartean Mexikon bizi izan zen, erbeste boluntarioan. 2005ean, Valentziako Unibertsitate Politeknikoak doctor honoris causa izendatu zuen.
Aktore familia handi bateko kide zen Amparo Rivelles: aktore batzuen biloba (Jose Rivelles eta Amparo Guillen) eta alaba (Rafael Rivelles eta Maria Fernanda Ladron de Guevara) izateaz gain, Carlos Larrañagaren arreba eta Amparo Larrañaga eta Luis Merlo aktoreen izeba ere bazen.
Hil-kapera Madrilen, Alcazar antzokian, jarriko dute, aktoreak berak eskatuta.