Itxi

Zinema

J.J. Abramsek zuzendua

'Star Wars': VII. atala 2015ko abenduan estreinatuko dute!

Erredakzioa

Proiektuaren arduradunek iragarri dutenaren arabera, 2015eko abenduaren 18an estreinatuko dute 'Izarretako Gerra' sagaren film berria.

  • 'Izarretako Gerra' sagako irudia. Argazkia: imdb

    'Izarretako Gerra' sagako irudia. Argazkia: imdb

Disney konpainiak iragarri duenaren arabera, Izarretako Gerraren VII. atala 2015eko abenduaren 18an estreinatuko dute. Film berria J.J. Abrams zinemagile ospetsuak zuzenduko du.

"Oso pozik gaude Star Wars: VII. atala 2015ean estreinatuko dugulako", esan du Alan Horn Walt Disney Studios konpainiako presidenteak. Horrela, Hornek gaineratu duenez, "lantaldeak pelikula paregabea egiteko denbora nahikoa izango du".

Hasiera batean, Izarretako Gerra 2015eko udan estreinatuko zutela argitaratuko zutela esan zuten, baina gidoiarekin zenbait arazo izan ostean, Abramsek eta lantaldeak lana hobeto amaitzeko Disney etxeak nahiago izan du data atzeratzea.

Duela egun batzuk jakin genuen J.J. Abramsek gidoiaren ardura ere hartuko zuela, eta Lawrence Kasdanen laguntzarekin (aurreko filmetan lan egin duen gidoilarietako bat) duela urtebete Michael Arndtek hasi zuen lana amaituko zuela.

"Michael tipo zoragarria da eta oso erabilgarria izan da, baina egutegia ikusita, Larryrekin lan egiten badugu garaiz iritsiko gara", esan du zuzendariak.

Star Wars VII. atala pelikularen filmaketa datorren udaberrian hasiko da, Londreseko Pinewood estudioetan. Dirudienez, Harrison Ford, Carrie Fisher eta Mark Hamill aktoreak sagara itzuliko dira, baina Disney konpainiak ez du oraindik konfirmazio ofizialik egin.