Zinema
Zinemaldia
Bi euskal film labur, Clermont-Ferrandeko zinemaldian parte hartzen
Erredakzioa
"Minerita" Raul de la Fuenteren dokumentala sail ofizialean lehiatzen ari da Frantziako zinemaldian, eta "Elkartea" Kote Camachoren lana ere eskainiko dute bertan.
-
"Elkartea" filma.
Kimuak Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako programa Clermont-Ferrandeko Azokan lanean ari da egunotan, euskal film laburrak sustatzen. Gainera, bertako Nazioarteko Film Laburren jaialdiak ere badu euskal partaiderik aurten, Raul de la Fuenteren Minerita dokumentala sail ofizialean lehiatzen ari baita, eta Kote Camachoren Elkartea ere zinemaldian eskainiko baitute.
Film laburren esparruko azoka eta zinemaldi garrantzitsuena dira Clermont-Ferrandekoak, eta nazioartean dituzten ospe eta ikusgarritasunari esker, erreferentziazko ekitaldiak dira sektoreko profesional ororentzat. Otsailaren 8an bukatuko dira.
Horrela, Minerita lanak bikain hasi du bere bidea, besteak beste IDFA edo DocsDF jaialdietan aukeratu baitute, eta Goya Sarirako aurreaukeratua izan baita. Potosiko Cerro Ricon (Bolivia) grabatu zuen dokumentala Raul de la Fuentek, gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucia, Ivone eta Abigailen egunerokoari jarraituz.
Kote Camacho, berriz, bigarren aldiz izango da Clermont-Ferranden, 2010ean ere Kimuak aukeraketaren parte izan baitzen, "La gran carrera" lanarekin parte hartuz.