Itxi

Zinema

Ospetsuak

Scarlett Johansson umedun dago

Erredakzioa

Aktorea (29 urte) eta haren bikotekidea, Romain Dauriac kazetaria, guraso izateko bidean dira, dena ondo bidean, "E! Online" ospetsuen inguruko albisteen atariak iragarri duenez

  • Scarlett Johansson. Argazkia: Efe.

    Scarlett Johansson. Argazkia: Efe.

Scarlett Johansson aktorea (29 urte) eta haren bikotekidea, Romain Dauriac kazetaria, guraso izateko bidean dira, dena ondo bidean, E! Online ospetsuen inguruko albisteen atariak iragarri duenez.

Irailean, "Lost in Translation" filmeko protagonistak eta Dauriacek (31 urte) elkarri ezkon-hitza eman ziotela jakin zen.

"Oso pozik nago", esan zion aktoreak People aldizkariari urtarrilean: "Romain nire lagunik onena da. Ezkon-hitza emanda bizitzea zirraragarria da: gozatu eta dastatu nahi dut", erantsi zuen.

Johanssonek eta Dauriacek ez dute ezkontzarako datarik zehaztu. Aurretik, Ryan Reynolds aktorearekin ezkonduta egon zen Johansson.

"Oraindik ez dut planik egingo", adierazi zion "Her" jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria irabazi zuen filmean ahotsa jartzen duen aktoreak "Good Morning America" saioari.

Reynoldsekin 2008an ezkondu zen, Kanadan, ezkontza txiki batean. Vancouverreko aldirietako hotel batean, eta, besteak beste, Melanie Sloan aktorearen ama eta Adrian neba egon ziren.

2011ko uztailean dibortziatu ziren, eta Reynolds Blake Lively aktorearekin ezkondu zen, iazko irailean.

Johanssonen eta Dauriacen arteko engaiamenduaren berri 2012ko azaroan jakin zen. Iazko abuztuan, frantziarrak eraztun vintage bat oparitu zion, eta aktorearen eskuetan ikusi ahal izan zen bitxia, Veneziako zinemaldian "Under the skin" filmaren promozioa egiten ari zela.