Itxi

Zinema

Estreinaldiak

Suspensea, beldurra eta 'El gran hotel Budapest', estreinaldietan

Erredakzioa

'El gran hotel Budapest'ekin, Wes Andersonen berrienarekin, batera, aretoetara artegatasuna, suspensea eta izua eramango dituzten hainbat film helduko dira.

Wes Andersonen estilo pertsonala "El gran hotel Budapest"en luze-labur osoan ikus daiteke. Ralph Fiennes buru duen aktore talde ikaragarrian zuzendariaren ohiko kolaboratzaileak ere badaude, hala nola Owen Wilson eta Bill Murray.

Hoteleko langileen eta bezeroen arteko harreman zoro eta kaotikoaren eta Berpizkundeko koadro baten lapurretaren inguruan iruten da istorioa.

"Non-Stop" filmean, polizia batek mezu bat jasoko du telefonoan, hegaldi batean dagoela: 100 milioi jaso ezean bidaiariak banan-banan hiltzeko mehatxua egingo dio pertsona anonimo batek testuan.

Jaume Collet-Serra katalana dago "thriller" horren atzean, eta Liam Neeson eta Julianne Moore dira pertsonaia guztiak susmopean dauden film honetako protagonistak.

"La Hermandad"en, istripu bat jaso eta beneditar santutegi batera eramaten duten idazle baten (Lydia Bosch) istorioa kontatzen da. Aurki, erlijiosoen errutinazko bizimoduaren atzean zer dagoen jakingo du.

Bestalde, Saoirse Ronan aktore gazteak (birritan agertzen da asteburu honetako pelikula berrien errenkadan, "El gran hotel Budapest"en ere agertzen baita) eta Gemma Artentonek susto bat baino gehiago emango diete ikusleei "Byzantium" ukitu fantastikoak dituen beldurrezko film luzean: bi emakume Ingalaterrako kostaldeko hiri batera heltzean, goitik behera aldatuko da bertako bizimodua.

Benetako istorio batean oinarrituta eta gertu-gertutik kontatuta dago "Jimmy P.", eta Canneseko Jaialdiaren azken edizioko sail ofizialean parte hartu zuen; Benicio del Tororen lana goraipatu zuten orduan.

Ospitale psikiatriko batean sartzen duten amerikar indigena bati gertatutakoak kontatzen ditu.