Itxi

Zinema

Maiatzaren 9tik 16ra

Ti West eta hamaika film lehiaketan, Fant zinema jaialdian

Erredakzioa

AEBko zuzendariak Bilboko Fantasiazko eta Beldurrezko jaialdiaren XX. edizioan parte hartuko du.

  • Fant 2014ko afixa.

    Fant 2014ko afixa.

Bilboko Fantasiazko eta Beldurrezko jaialdiak XX. edizioa beteko du maiatzaren 9tik 16ra bitartean. Hamaika film lehiatuko dira eta Ti Wes zuzendari estatubatuarrak parte hartuko du.

40 film eta beste 40 film labur inguru eskainiko ditu, iaz baino % 40 gehiago, hogeigarren edizioan Fant jaialdiak.

Sail ofizialaren baitan Espainia, Alemania, Hego Korea, Israel eta AEB herrialdeetako lanak lehiatuko dira. Ti West zuzendariaren 'The Sacrament' filma egongo da tartean eta zuzendaria Bilbon izango da bere lana aurkezteko.

Mattew Robbins, zinema eta ekoizle estatubatuarra, Carlos Areces, aktorea, eta Andrea G. Bermejo, zinema kazetaria, izango dira epaimahaikideak.

Jaialdia Alfredo Montero zuzendariaren 'La Cueva' filmak hasiko du.

Gainera, film klasikoak ere berreskuratuko dira aurten. James Whale edo Mel Brooks zuzendarien lanak eskainiko dituzte eta 'Young Frankestein' lanaren berritutako kopia bat ere ikusi ahal izango da. Ahaztutako filmak 'Fant al rescate' sailean berreskuratuko dira.

Animazio zuzendaritzari buruzko master-class bat, Nontzefilmak lehiaketa, eta trailer faltsuen lehiaketa ere egingo dira, besteak beste.

Apirilaren 28tik aurrera eskuratu ahal izango dira bonuak, 25 euro, eta sarrerak, 5 euro.