Itxi

Zinema

Heriotza

Ruedi Giger suitzar artista, 'Alien'go munstroaren sortzailea, hil da

Erredakzioa

Film mitikoko izakia sortu zuen margolari surrealista 75 urte zituela hil da, eroriko batean hartu dituen zaurien ondorioz.

Hans Ruedi Giger suitzar artista, Alien filmeko munstroaren sortzaile eta "errelismo fantastikoa" izeneko korrontearen ordezkari nagusietakoa, atzo hil zen, HR Giger Gruyereseko (Suitza erdialdea) museotik jakinarazi dutenez.

Erorita hartu zituen zaurien ondorioz hil da Giger, Suitzako Telebista Publikoak emandako informazioaren arabera.

Giger (Suitza, 1940) margolari surrealista izan zen batik bat, baina eskulturan eta zinemako agertokien diseinatzaile ere jardun zuen. 1980an Oscar saria irabazi zuen efektu berezien lantaldeko kidea izan zen Giger, Alien pelikulako izakia berak asmatutako diseinu batetik eratorri baitzuten.

Ridley Scott Alien filmeko zuzendariak Necromonicon (1978) Gigerren lana ikusten ari zela aurkitu zuen bere hurrengo pelikularako nahi zuen irudia.

Haren lana Gruyeres Suitzako herriko museoan ikus daiteke, 1998tik. Haren sormen lanak ez ezik, haren bilduma pribatuko margoak ere ikus daitezke bertan, Salvador Daliren koadroak, besteak beste.