Zinema
Irekiera ekitaldia
Nicole Kidmanen eta Grace Kellyren glamourrarekin, hasiera Cannesi
"Grace de Monaco" filmak irekiko du gauean jaialdia. Nicole Kidman du protagonista, Grace Kellyren paperean.
Glamourra eta sofistikazioa eskutik doaz Cannesko zinemaldian eta garrantzi gehiago izango dute 67. edizio honetan, "Grace de Monaco" lanak irekiko baitu jaialdia. Nicole Kidman aktoreak hartzen du Grace Kellyren papera.
Olivier Dahan frantziarrak zuzentzen du pelikula eta Cannesera pertsonaiak sortzen duen ikusmirarekin heldu da, zinemako historiako ikono handietako bat baita. Monakoko errege-familiak kritikak egin dizkio fimari.
Grace Kellyren bizitza aztertzen dute pelikulan: zinema-ibilbidearen gorenean dago eta mundu hori albo batera uzten du Monakoko Rainierorekin ezkontzeko, 1956an. Sei urte beranduago Alfred Hitchcockek Hollywoodera itzultzeko proposamena egiten dio eta horrek barne-gatazka eragiten dio Kellyri.
Baina polemikak albo batera utzita, lehiaketaz kanpo aurkezten da pelikula eta Nicole Kidmanek estreinatuko du alfonbra gorria. Gainera, Julie Gayet -François Hollande Frantziako presidentearekin zuen erlazioa eten duela jakin ostean- ere bertan izango da, Frantziarako egindako bertsioan Nicole Kidmanen ahotsa bikoiztu egiten baitu.
Croisetten izango diren beste batzuk Marion Cotillard (Dardenne anaien "Deux jours, une nuit" filma aurkezten), Kristen Stewart eta Juliette Binoche (Olivier Assayasen "Sils Maria" pelikularekin), Bérénice Bejo eta Anette Bening izango dira (azken horiek Michel Hazanaviciusen "The Search" aurkezten).
Robert Pattinson Croisettera itzuliko da Julianne Moore eta Carrie Fisherrekin batera DAvid Cronenbergen "Maps to the stars" aurkeztera. Lea Seydouxek "La vida de Adele" filmarekin ezustea eman zuen eta "Saint Laurent" biopicaren lantaldean dagoelako izango da edizio honetan.
Urrezko Palma eskuratzeko lehiaketaz kanpo, Ryan Gosling aktorea izango da, "Lost River" filmaren ekoizle moduan.
Gaur egungo zinemarekin zerikusirik ez duen bozeramaile gisa, eta jaialdian ikusiko duguna baina komertzialagoa, "Los mercenarios 3" filma helduko zaigu: pelikularen 12 minutu aurkeztuko dituzte, zinemaldiaz kanpo egiten dituzten promoziorako ekitaldietan. Sylvester Stallone, Arnold Schwarzenegger, Jason Statham, Mel Gibson, Harrison Ford, Wesley Snipes, Antonio Banderas, Kelsey Grammer eta Dolph Lundgren Patrick Hughes zuzendariarekin batera izango dira Cannesen.