Zinema
Sari banaketa
Ceylanen 'Winter Sleep' filmak irabazi du Canneseko Urrezko Palma
Erredakzioa
Epaimahaiaren Sari Berezia Alice Rohrwacher zuzendariaren 'Le meraviglie' filmarentzat izan da. Halaber, Bennett Millerrek eskuratu du Zuzendari Onenaren Saria.
-
Nuri Bilge Ceylan zuzendariak irabazi du Canneseko Zinemaldiko Urrezko Palmorria. Argazkia: EFE
Nuri Bilge Ceylan turkiarrak zuzendutako Winter Sleep filmak irabazi du Canneseko Zinemaldiaren 67. edizioaren Urrezko Palma. Sari preziatua zuzendariak berak jaso du Quentin Tarantinoren eta Uma Thurmanen eskutik, larunbat honetan aipatutako Frantziako udalerrian egin den sari banaketa ekitaldian.
Ceylan zuzendariak turkiako gazteei eskaini nahi izan die saria, eta, bereziki, azken urteetan Recept Tayyip Erdoganen Gobernuaren kontrako matxinadetan hil diren horiei.
Film irabazleak erretiratutako aktore baten eta Capadociako bizitzan galduta sentitzen den gazte baten arteko bikote harremana kontatzen du. Anton Chejoven hainbat kontakizunetan oinarrituta dago istorioa eta elurtutako inguru batean garatzen da.
Gainerako irabazleen zerrenda
-Epaimahaiaren Sari Berezia: Le meraviglie
-Zuzendari Onenaren Saria: Bennett Miller (Foxcatcher).
-Emakumezko Aktore Onenaren Saria: Julianne Moore (Maps to the stars)
-Gizonezko Aktore Onenaren Saria: Timothy Spall (Mr Turner).
-Gidoi Onenaren Saria: Andrey Zvyagintsev (Leviathan)
-Epaimahaiaren Saria: Mommy (Xavier Dolan) eta Adieu au langage (Jean-Luc Godard)
-Urrezko Kamera Saria Lehen Lan Onenari: Party Girl (Marie Amachoukeli, Claire Burger eta Samuel Theis).
-Film Labur Onenaren Urrezko Palma: Leidi (Simón Mesa Soto).
-Aipamen bereziak: Clément Trehin-Lalannek zuzendutako Aissa, eta Hallvar Witzoren Ja vi elsker.