Itxi

Zinema

Zinemako estreinaldiak

'X-Men'eko superheroiak txarteldegiak konkistatzera datoz

Denboran atzera egin beharko dute "x-mendarrek", mutanteen aurka borrokatzeko. Gainera, "El hijo del otro" film frantziarra, "Días de vinilo" argentinarra eta "The invisible man" ikusi ahalko dira.

"X-Men"eko heroiek abentura berriak arrakastasu aritu dira AEBko zinemetan, eta orain gurera heldu dira. Denboran atzera egin beharko dute, mutanteen aurka borrokatzeko.

Bestalde, "El hijo del otro" film frantziarrak haurren trukea jorratzen du, azkenaldian "Like father, like son"ek (Kore-eda) edo "Changeling" Eastwooden lanak egin duten bezala, baina ikuspegi berritzaile batetik, palestinarren eta israeldarren arteko gatazka ere ukitzen baitu filmak.

"Días de vinilo" komedia argentinarrak XX. mendeko musikaren inguruko ibilbidea egiten du, besteak beste Leonardo Sbaraglia aktorearen bidez.

"The inside woman" filmean, Ralph Fienneek kameraren alde bietan lan egiten du, zuzendari eta aktore. Charles Dickensen maitale eta musa sekretuaren benetako istorioa kontatzen du.