Zinema
Asteko estreinaldiak
Zinema beltza, animazioa eta banpiroak zinemetara heldu dira
Jim Jarmusch zinemagileak idatzitako banpiro istorioa, zinema klasikoaren zaporea gorde duen film bat, Viggo Mortensen eta Kirsten Dunst protagonistak direla eta Tarzanen azken abenturak, zinemetan
Jim Jarmusch kultuzko zuzendaria pantailetara itzuli da "Sólo los amantes sobreviven" banpiro modernoen film bitxiarekin. Sitgeseko jaialdian, epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen lan malenkoniatsu eta oniriko honek, zinetan gaueko iluntasuna eta erromantizismoa elkarrekin harilkatzen baitiren.
Grezian ausaz, nahi gabe, gertatutako hiketa baten ostean, iruzurgile batek eta bere emazte estatubatuarrek irakasle arraro baten esanak bete beharko dituzte Turkiara heldu eta legediari eta beren iragan ilunari ihes egiteko. "Las dos caras de enero" Patricia Highsmithen eleberriaren egokitzapena baretasuna galarazten duen "thriller"a da, Viggo Mortensen eta Kirsten Dunst protagonistak dituela, Hossein Amini ("Drive"ko protagonista) zuzenduta. Musika Alberto Iglesias donostiarrak egin du.
"Tarzan"en filmik berrienerako, animaziozko film bat sortu du Reinhard Kloosek. Euskaraz ikusi ahalko da, hainbat aretotan.
Violette Leduc idazle frantsesaren bizitza joria kontatzen du "Violette" pelikulak. Martin Provostek zuzendu du eta Emmanuelle Devos da protagonista nagusia.