Itxi

Zinema

Heriotza

Eli Wallach hil da, 'Ona, itsusia eta gaiztoa' pelikulako aktorea

Erredakzioa

Ona, itsusia eta gaiztoa pelikulan itsusiaren papera egiteagatik ezagun egin zen aktorea 98 urte zituela zendu da.

  • Eli Wallach aktore estatubatuarra.

    Eli Wallach aktore estatubatuarra.

Eli Wallach aktore estatubatuarra hil da, 98 urte zituela, haren alabak The New York Times egunkariari baieztatu dionez. Makina bat pelikulatan parte hartu zuen arren, Ona, itsusia eta gaiztoa filmean izan zuen Tucoren paperagatik egin zen ezagun.

Aktore polifazetikoak hainbat pelikulatan hartu zuen parte, baina inoiz ez zen Oscar sarietarako izendatuta egon. Alabaina, 2010ean Zinemaren Akademiak ohorezko oscarra eman zion bere ibilbide profesionala aintzat hartuta.

Wallach 1915eko abenduaren 7an jaio zen.