Itxi

Zinema

Donostia

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen Asteak mende laurdena ospatuko du

Zinemaldiak hogeita bosgarren edizioko kartela aurkeztu du. Zinemaren historia eta genero fantastikoa omendu nahi dituzte aurtengo ekitaldian.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Asteak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du. Jack Mircala (Madril, 1968) Astearen aspaldiko lagunak egin du lana, genero fantastikoa eta jaialdia omentzen dituen maketa ikusgarri eta ugaria erabiliz.

Maketako pertsonaia guztiak gorpuzteko, paper zurruna, artaziak, lekeda eta kolorezko arkatzak soilik erabili ditu. Horrekin sortu du antzoki txikia.

Zinemaldiarekin lotutako pertsona asko aurki daitezke pertsonaia zerrendan, hala nola Santiago Segura, Jose Luis Rebordinos eta Lucia Olaciregui hitzorduaren arduradun ohiak…

Programazioa

Josenmi Beltranek ez du programazioaren inguruko informazio askorik eman nahi izan, sekretuak gordetzaea “ezinbestekotzat” jo baitu buruan dauzkaten ideia batzuk aurrera ateratzeko. Hala ere, Astearen joanean, mende laurden osoan, Gipuzkoako hiriburuan erakutsitako beldurrezko eta fantasiazko lan onenak berreskuratu egingo dituztela esan du: "Audition" (Takashi Miike); "Braindead", (Peter Jackson); "Cube, (Vicenzo Natali); "Ocurrió cerca de su casa”, (Rémy Belvaux), "Terroríficamente muertos" (Sam Raimi)…

Gainera, Subterfuge musika argitaletxearen inguruko erakusketa bat ere egingo dute, eta Antzoki Zaharretik hiriburu osora zabaltzea ere lortu nahi dute antolatzaileek.