Itxi

Zinema

Goraipamena

Lola Salvadorri emango diote aurten Zinematografia Sari Nazionala

Erredakzioa

Donostiako Zinemaldian jasoko du garaikurra "El crimen de Cuenca", "Las bicicletas son para el verano", "Salvajes" eta beste hainbat filmen idazleak.

Lola Salvador gidoilariak, besteak beste "El crimen de Cuenca", "Las bicicletas son para el verano" eta "Salvajes" lanen idazleak, jasoko du Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak banatzen duen Zinematografia Sari Nazionala, espainiar erakundetik jakinarazi dutenez.

Susana de la Sierra Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionaleko zuzendari nagusi buru izan duen epaimahai batek ebatzi du saria 1938an Katalunian jaiotako emakumeari ematea.

Lola Salvador Maldonadok Brothers & Sisters ekoiztetxea sortu zuen, “Salvajes” Carlos Molineroren filma ekoizteko.

1972 eta 1984. urteen artean irratirako gidoi asko idatzi zituen, hala nola “Con los ojos cerrados” eta “Diario de la luna”.

Telebistarako, “Serie rosa”rako eta “Barrio Sesamo”rako atalak idatzi zituen.

Antzerkigintzaren esparruan, hainbat klasiko egokitu zituen: “Katu bat teilatu bero baten gainean” Tennessee Williamsen lana (1984) eta "Espektroak" Hendrik Ibsena (1993).

Literaturari dagokionez, 1979an “El cirmen de Cuenca” argitaratu zuen, Pilar Mirorentzat egindako gidioa oinarri hartuta, baita “El Olivar de Atocha” (1988) trilogia ere.