Itxi

Zinema

Zinema estreinaldiak

Transformerrak eta sukaldariak, zinemetako menuan aste honetan

Erredakzioa

"Transformers"eko robot estralurtarren laugarren filma eta "Chef" komediako sukalde kontuak egongo dira ikusgai ostiraletik aurrera zinema aretoetan.

Mark Wahlberg estatubatuar aktorea du buruan "Transformers" sagaren laugarren pelikulako antzezleen zerrendak. Michael Bay (“Pearl Harbour” eta “Armageddon”) zuzendariak gidatuta, akzio bizi-bizia eta efektu bereziak tonaka dakartza, ohikoa denez, robot estralurtarren filmak.

 

Jon Favreauk eta Sofia Vergarak gorpuzten dituzte “Chef” estatubatuar komediako pertsonaia nagusiak, besteak beste Dusftin Hoffmanek, Scarlet Johanssonek eta Robert Downey Jr-ek lagunduta. Bizitzari eta familiari buruzko film honetan, Carl Casper (Jon Favreau) sukaldariak lanpostua galdu du, jatetxeko jabearen (Dustin Hoffman) aginduei entzungor egitearren, eta kamioi batean jatekoa saltzen hasiko da.

 

Edwar Hopper margolariaren hamahiru koadro ditu ardatz "Shiley: visiones de la realidad" Gustav Deutschek zuzendutako filmak. Onartu nahi ez duen errealitatea bizi duen emakume baten bizitza kontatzen du.

 

“Mil veces buenas noches” Enrik Poppe norvegiarraren lanak epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen Montrealgo jaialdian, 2013an. Lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunez dihardu, eta Juliette Binoche da protagonista, gerra argazkilari batena egiten.