Itxi

Zinema

'Zinema Euskaraz'

'Friends' animaziozko film japoniarra, euskaraz ikusgai zinemetan

Erredakzioa

Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz ikusi ahalko da Takashi Yamazaki zuzendariaren lana. Japan Academy Awardseko film onenaren saria eskuratu zuen 2003an.

"Friends: Mononokeshima no Naki (Friends: Naki on the Monster Island)" animaziozko filma estreinatuko da gaur, urriaren 24an, eta euskaraz ere ikusi ahal izango da "Friends. Abentura munstroen uhartean" izenburupean, Zineuskadi elkarteak kudeatzen duen Zinema Euskaraz programari esker.

Oraingoz, areto hauetan estreinatuko da: Cinesa Artea, Cinesa Max Ocio, Cinesa Zubiarte, Cinesa Urbil eta Niessen Zinemak, baina ondoren zirkuitua handituko du.

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Takashi Yamazaki zuzendariaren lanak film onenaren izendapena jaso zuen 2013an Japan Academy Awardsen eskutik. Bada itsas zabalean, lainopean, munstro familia bat bizi den uharte misteriotsu bat. Erabat debekatuta dago bertara hurbiltzea, baina, halako batean, Kotake izeneko mutiko bat uhartera bertaratu zen eta ustekabean izaki misteriotsu batzuekin egin zuen topo.

elkarteak kudeatzen duen Zinema Euskaraz programaren helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituen, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabiliko duen eta aisialdian normalizazioa bultzatuko duen film sorta bat jartzea da.